Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes Nafarroako aurrekontu orokorretako diru-laguntza izendunak (2019-2022)

Diru-laguntza izenduna laguntza mota berezia da, Diru-laguntzen Foru Legean arautua. Konkurrentziarik gabe eta zuzenean ematen zaio talde edo erakunde jakin bati, Gobernuak edo Parlamentuak bultzatuta. Lehenbiziko kasuan, Gobernuak aurrekontu lege proiektuan sartzen du. Bigarrenean, berriz, talde parlamentarioek proposatzen dute, aurrekontu-…

(832)
Berriak Taldeendako bisita gidatuak Kontuen Ganberan

Kontuen Ganberak 2023-2024 ikasturteko bisita programa martxan jarri du. Bisita egin nahi duten taldeek gure web orriaren bidez egin behar dute eskaera, hurrengo loturan: http://bit.ly/44Rvvkm. Taldeal, gutxienez, hamar lagunekoak izanen dira. Gehienez, hogeita hamarrekoak.  

Berriak Miguel Angel Aurrekoetxea, Mexikoko gobernu-auditoretzaren astean hizlari

Kontuen Ganberako Miguel Angel Aurrekoetxea auditoreak Mexikoko gobernu auditoretzaren astean parte hartu du. Ekimena Mexikoko kontulari publikoek antolatu dute. Aurrekoetxearena hitzaldi birtuala izan da, Iruñetik egina. Nafar kontu-ikuskariak hiru zatitan banatu du bere hitzaldia. Batetik, diru publikoaren kontrolaren antolakuntza aipatu du:…

Berriak 65 urte kazetaritza-ikasketak Kontuen Ganberan hasi zirenetik

1958ko abuztuaren 4a, duela 65 urteko argazkia. Uda hartan, Nafarroako Unibertsitateak kazetaritzari buruzko udako ikastaro bat antolatu zuen Kontuen Ganberan, uztailaren 1etik irailaren 20ra. Antonio Fontanek zuzenduriko ikastaroan hogeita hamar bat ikaslek parte hartu zuten. Bakoitzak bostehun pezeta (hiru euro) ordaindu zituen. Udako…

Berriak Aragoiko Kontu Epaitegiak ekaineko topaketa teknikoaren konklusiok bildu dituen dokumentua argitaratu du

Aragoiko Kontu Epaitegiak ekaineko topaketa teknikotik atera diren konklusioak bildu ditu. Bileretan hamabi gai aztertu ziren, horien artean kontrol erakundeetako belaunaldi aldaketa, prestakuntza teknologikoa, etikaren azterketa eta komunikazioa. Topaketan Kontuen Ganberako teknikari talde zabal batek parte hartu zuen.

Berriak Ignacio Cabeza Unai Hualderekin bildu da

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Unai Hualde Parlamentuko presidentearekin bildu da gaur goizean. Bilera Hualde bere karguaz jabetu ondoren egiten ari den protokolo-bisitetako bat da.

Berriak Saioa Navarro eta Irantzu Landivar, kontu epaitegietako gazteen topaketan

Saioa Navarro eta Irantzu Landivar, Kontuen Ganberako teknikariak, kontrol erakundeetako gazteen topaketan parte hartzen ari dira. Topaketa Kontu Epaitegiak antolatu du Madrilen, auditoretza publikoan ari diren gazteen arteko harremanak sendotzeko. Topaketa atzo hasi eta bihar amaituko da.

Informes Nafarroako Arartekoaren 2022 urteko kontuak

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2022ko kontuak aztertu ditu
Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du.  Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. 2021ean handitu egin ziren…

(535)
Berriak Estatuko kontu auzitegiek udalen energia aurrezte planak fiskalizatuko dituzte

Kontuen Ganberako presidenteak, Ignacio Cabezak, Estatuko kontu epaitegietako ordezkarien bileran parte hartu du gaur goizean. Bilera Castilla Mantxakoaren Korteen egoitzan egin da. Kontrol erakundeen Koordinazio Batzodearen gaurko bileran udalen energia aurrezte planak fiskalitzatzea erabaki dute. Azterketaren helburua da ikustea energia…

Berriak Ignacio Cabezak Parlamentuaren iazko kontuei buruzko txosteman eman dio Unai Hualderi

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Unai Hualde Parlamentuko presidentearekin elkartu da gaur goizean, iazko kontuei buruzko txostena emateko. Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2022ko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuaren kudeaketa…

Antesala despacho presidencia