Kontuen Ganberak taldeendako doako bisita gidatuak antolatzen ditu. Eraikinaren eta erakundearen datu historikoak emango dira, baita Ganberaren egungo bitxikeriak eta funtzioak ere. 40 minutu inguruko iraupena izaten dute eta 25 minutuko bideo instituzional baten proiekzioarekin osatzeko aukera dago.
Bisita gidatuak irailetik ekainera bitartean egin daitezke, lan egunetan, goizeko 9etatik 13:30ak arte.
Eguna zehazteko, bisita gidatuentzako eskaera bete beharko da eta kontaktuan jarriko gara.