Skip to main content

ASOCEX

Erakundea

Kontuen Ganberak bi zeregin nagusi ditu: Nafarroako kontu publikoak ikuskatzea eta Parlamentuari aholku ematea, ekonomi eta finantza gaietan.

Lan hori txosten publikoen bidez egiten da. Txosten horietan diru publikoaren erabilerari buruzko informazioa ematen zaio Parlamentuari eta, oro har, biztanleriari. Kontrol jardueraren helburu bakarra ez da kudeaketaren hutsuneak nabarmentzea; horiek gainditzeko aholkuak ere eskaintzen dira, diru publikoaren erabilera gero eta gardenagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Kontuen Ganbera Parlamentuko erakundea da, pertsona bakarrekoa. Lehendakariak zuzendu eta ordezkatzen du. Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Lehendakariak aholkularitza juridikoa zuzentzen duen idazkari nagusia hautatzen du, Kontuen Ganberako legelarien artean.

Kontuen Ganberaren legeak garrantzi berezia ematen die auditoreei, erakundeko organo eta kide baitira.

Auditoreak dira kontu-ikuskaritzako taldeen buruak. Talde horietan kontu-ikuskaritzako teknikariak ere aritzen dira.

Aipaturikoez gain, Kontuen Ganberan bestelako zereginetan aritzen diren profesionalak daude: komunikazioan, informatikan eta administrazioan.

Fotografía antigua de la fachada de la Cámara de Comptos de Navarra