Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria

Argitalpen data

Asun Olaetxea Estanga da Kontuen Ganberako lehendakari berria. Nafarroako Parlamentuak aukeratu zuen atzoko osoko bilkuran. Olaetxearen hautagaitza Gobernuai babesa ematen dioten koalizioek aurkeztu zuten: Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos/Ahal duguk eta Ezkerrak. Aipaturikoen botoak ez ezik, sozialistenak ere eskuratu zituen. Beraz, aldeko 33 y 17 zuri (UPN eta PPko parlamentarienak). Olaetxea zen kargua hartzeko hautagai bakarra.

Kontuen Ganberako lehendakari berria Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da (NUP, 2010). Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoari buruzko masterra egina du, eta baita toki Ogasunaz eta Kontu-ikuskaritza finantzarioaz bana urteko ikastaroak, NUPn eta UNEDen eginak.

Olaetxea Nafarroako Gobernuko toki Administrazio Departamentuan hasi zen lanean, udalen ekonomia-aholkulari. 1998an Kontuen Ganberako teknikari lanpostua lortu zuen, eta handik zazpi urtera, berriz, auditorearena.

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako bosgarren lehendakaria da. Aurrekoak Mariano Zufia, Patxi Tuñon, Luis Muñoz Garde eta Helio Robleda izan dira. Hiru bat aste barru hartuko du kargua, Parlamentuan eginen den ekitaldi batean.