Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxea Sarajevora joan da, Eurorai-ren mintegian parte hartzera

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Sarajevora joan da, Eurorai-ren mintegian parte hartzera. Bileraren helburua da Europako herrialdeetako kontu epaitegien balioa eta etekinak aztertzea, bereziki Covid-19ak sorturiko egoeran. Mintegiaren antolaketan bosnia eta Herzegovinako Auditoretza-bulegoak ere parte hartzen du.

Gaur Eurorai-ren zuzendaritza taldea bilduko da. Bihar, berriz, mintegia eginen da.

Euroraik Europako herrialdeetako kontu epaitegiak biltzen ditu. 1992an sortu zen, esperientziak partekatu eta elkarri laguntzeko, beti ere diru publikoaren kudeaketa egokiena helburutzat harturik.