Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak 2018ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Jose Luis Ezquerro idazkaria nagusiarekin eta txostenaren egile Karen Moreno auditorearekin joan da.

Olaetxeak txostenak biltzen dituen datu eta konklusio nagusien berri eman die parlamentariei. Horien artean, ekitaldia 38 milioiko superabitarekin amaitu zela. Diruzaintzako soberakina ere nabarmendu du, 158 milioikoa izan baitzen. Zorrari dagokionez, urtetan lehen aldiz gutxitu egin zen, %5 hain zuzen. Urte amaierako zorra 3.085 milioikoa zen.

Azkenik, Foru Administrazioak duen behin-behinekotasun tasa handia nabarmendu du. Izan ere, Gobernuan lanean ari diren 29.000 langileetatik %48 kontratatua da. Kontuen Ganberaren iritziz, portzentaje hori gehiegizko eta kezkagarria da.