Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak administrazio publikoen zorrari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakariak erakunde publikoen zorraren kalifikazioari buruzko jardunaldi batean parte hartu du gaur goizean. Navarra Capital enpresak antolaturiko jardunaldian Standard&Poor´s agentziako zuzendaria mintzatu da. Olaetxeak hizlariaren aurkezpenean adierazi du zorraren kalifikazioa eragin eta ondorio garrantzitsuak dituen lana dela. Horregatik, haren ustetan, zeregin horretan ari direnek profesionaltasunez eta independentziaz jokatu behar dute.

Fernandez de Herediak, bere aldetik, zorra aztertzeko modua azaldu du. Ondoren,Europako egoeraz ari zela bi mehatxu aipatu ditu: Brexit-a eta Frantziako hauteskundeetan, “batez ere Europa gelditzearen aurkakoak nagusitzen badira”.

Azkenik, Nafarroa eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren zorraren kalifikazio ona goraipatu du, Europan Estatuak azpian dituzten lurraldeek baino nota hobea baitute. Nafarroa eta Euskadiko Autonomia Elkargoa dira salbuespen bakarrak.

.