Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak iazko kontu orokorrak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruzko txostena aurkeztu ditu Parlamentuan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea bitan agertu da gaur Parlamentuan. Batetik, iazko kontu orokorrak aurkezteko. Bestetik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruzko txostenaren berri emateko. Kontuei dagokienez, azken bi urteotako bilakaera ona azpimarratu du. Aurrezkia, aurrekontu emaitza, zorra eta gainerako adierazleak hobetu egin dira. Zorra 3.000 milioitik behera jaitsi bada ere, zenbateko hori oso kontuan hartzekoa dela esan du. Gainera, gehiena 2025erako amortizatu beharra dago. Azkenik, Olaetxeak Covid-19ak kontuei eginen dien kaltea ere aipatu du. Horren ondorioz, azken bi urteotako bilakaera ona eten eginen dela adierazi du.

Ondoren, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Públiko eta Barneko Batzordearen aitzinean Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruz eginiko txostenaren berri eman du. Txostenak Institutuak 2016-2019 epean eginiko lana zuen aztergai.