Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak Osasunbideko langileriaren kontratazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, Osasunbideko behin behineko langileriaren kontratazioari buruzko txostena azaltzeko. Olaetxeak azaldu duenez, 2016an eta 2017an 43.000 kontratu egin ziren. Azken urteotan kontratuen bataz besteko iraupena handitu bada ere, behin behinekotasun maila %51raino heldu da. Horren guztiaren arrazoi nagusia da Estatuak, azken urteotan, enplegu eskaintzak egiteko murrizketak agindu dituela. Horren ondorioz, Osasunbidearen beharrei aurre egiteko langileria kontratatu behar izan da. Olaetxeak, amaitzeko, behin behinekotasunari buruzko gogoeta orokorra egin du. Haren ustez, Nafar Administrazioan dagoen behin behinekotasun maila ez da onargarria. "Ongi prestatutako langileria behar dugu eta behin behinekotasun tasa horrek ez du batere laguntzen horretan. Beraz, orain enplegu publikoaren eskaintzak egiteko aukera dugunean, lanpostuak atera behar ditugu, tasa hori gutxitzen hasteko".