Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, toki administrazioari buruzko azken txostena aurkezteko. Azken urteetan bezala, udal mapa aldatzeko beharra azpimarratu du, haren ustez oraingoak ez baititu biztanleriari eskaini beharreko zerbitzu eranginkorrak bermatzen. Asun Olaetxeak gogoratu duen bezala, 2019an Parlamentuak udal maparen erreformarako legea onartu zuen. Kontua da hura garatzen hasteko bidea ez dela abiatu, kontsentsu politikorik ez dagoelako.

Udalen finantza egoera ona dela esan du. 2019ko aurrezki garbia 107 milioikoa zen eta diruzaintzako soberakina 275 milioikoa.

Amaitzeko txostenak bilduriko gomendio batzuk aipatu ditu. Horietako bat, udal mapa aldatzeko neurriak hartzen hasteko beharra. Kontabilitatearen aldaketa ere eskatu du, kontabilitate plan orokorrera egokitzeko.