Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak udalen administrazio elektronikoari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Asun Olaetxea parlamentuan agertu da gaur eguerdian, udal administrazio elektronikoari buruzko saioa aurkezteko. Agerraldia lurralde kohesioko batzordean egin da. Txostenaren konklusioak ikusita, Olaetxeak gomendio bat luzatu dio Nafarroako Gobernuari: azterketa bat egin dezala, Nafarroako udalak administrazio elektronikoa nola ezartzen ari diren ezagutzeko. Garapenerako estrategia orokorra zehazteko ere eskatu dio. Bide horretan aitzina egiteko, beharrezko giza baliabideak, baliabide ekonomikoak eta teknologikoak udalen eskura jarri behar lituzke. Azkenik, herritarren artean administrazio elektronikoaren erabilera sustatzea gomendatzen du.

Udalei bi gomendio nagusi egin dizkie: barne-antolaketa kudeaketa mota berrira egoki dezatela; eta tramitazio elektronikoan aurrerapausoak eman ditzatela.