Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxearen azken agerraldia

Argitalpen data

Gaur eguerdian, Kontuen Ganberako lehendakariak azken agerraldia egin du Parlamentuan. Foru Araubideko Batrordearen aitzinean egin du, Kontuen Ganberaren iazko memoria eta kontuak aurkezteko. Eledun guztiek azken sei urteotako lana eskertzeaz gain, zorte ona opa diote hemendik aurrerako erronketan.

Nafarroako Parlamentuak gaur zortzi aukeratuko du Kontuen Ganberako lehendakari berria. Hautagai bakarra dago, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztua. Ignacio Cabeza del Salvador da, 30 urtez Kontuen Ganberako auditore izandakoa.

Agerraldia amaituta, Olaetxea Unai Hualde Parlamentuko lehendakariarekin elkartu da. Hualdek Nafarroako Korteetako hautesontzi bat eman dio opari.