Skip to main content

ASOCEX

Barañaingo Liburutegiko irakurle talde baten bisita

Argitalpen data

Barañaingo Liburutegiko irakurle talde bat gure egoitzara etorri zen pasa den larunbatean. Guztira hogeita hamar bat lagun ziren, emakumezkoak gehienak, horrelakoetan ohikoa izaten den bezala. Aurretik Kontuen Ganberaren egoitzari buruzko liburua irakurri eta lau egun lehenago argitalpenaren aurkezpena ere egina zuten liburutegian berean, Fermin Erbiti egilea bertan zela. Larunbatean Ansoleaga karrikako etxea ikusteko parada izan zuten. Barneko patioa eta lehen solairua ikusteaz gain, erakundearen berri eman zitzaien. Amaitzeko, erakundearen bideoa ikusi zuten eta patioan argazkia egin genien. Ondoren, Nafarroako Museora abiatu ziren, han ere beste bisita bat zutelako hitzarturik.