Skip to main content

ASOCEX

Bi kontu-ikuskari nafar, Herri Kontuen Euskal Epaitegian hizlari

Argitalpen data

Karen Moreno eta Miguel Angel Aurrekoetxea, Kontuen Ganberako kontu-ikuskariak, Gasteizen izan dira gaur, bertako Herri Kontuen Euskal Epaitegiko teknikariei prestakuntza saioa bat emateko. Saioaren helburua zen auditoretzako irizpide eta arauez hitz egitea, horiek ikuskaritza-gidetan nola txertatzen diren azalduz.

Ekimena bi erakundeen arteko lankidetza-akordioaren barruan dago. Izan ere, Kontuen Ganberak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 1992tik hitzarmen bat dute sinatua. Prestakuntzan ezezik, beste arlo batzutan ere elkarrekin aritzen dira bi erakundeak. Bi adminisntrazioek finantzaturiko erakundeen ikukaritza ere elkarrekin egiteko aukera dago aurreikusia. Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza dira horietakoak. 

Irudian, nafar bi auditoreak (ezkerretik hasita bigarren eta hirugarrena). Herri Kontuen Euskal Epaitegiko hiru lagunekin: Arantza Martinez de Lagran legelaria eta Iratxe Chasco eta Iñaki Ruiz auditoreak. Hirurak HKEEko Prestakuntza Batzordeko kideak dira.