Skip to main content

Bi txosten mota berri: Auditoretza expres eta kudeaketa publikoaren azterketak

Argitalpen data

Kontuen Ganberak bi txosten mota berri martxan jarriko ditu laster: auditoretza expres izenekoak eta kudeaketa publikoaren azterketak.

Orain arte, Kontuen Ganberak hiru fiskalizazio txosten mota egin izan ditu: finantzarioa, legezkotasun-txostenak eta eraginkortasun eta efizientziari buruzkoak. Horiek guztiek hilabete batzuetako epea behar dute argitaratu arte.

Bada, hemendik aurrera auditoretza expres izenekoen bidez pil-pilean daude aztergaiei erantzun azkarra eman nahi die.

Diru publikoaren kudeaketan eragina duten politika publikoak ere aztertu nahi ditu. Horiek ere arinago egin nahi ditu, informazio publikoa, datuen azterketa eta Kontuen Ganberaren aurreko txostenetan bilduriko informazioa erabiliz.

Berrikuntza bikoitzaren bidez, Kontuen Ganberak eraginkorrago jokatu nahi du diru publikoaren kontrolean eta, bidez batez, kudeaketa publikoa hobetzeko tresna berriak eskaini nahi ditu.