Skip to main content

Cabezak Osasunak Lehen Arretaz: "Kudeaketa hobetzeko neurri estrategikoak behar dira"

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Osasun batzordearen aitzinean agertu da gaur, Lehen Arretarako irisgarritasunari buruzko txostena aurjkezteko.

Ignacio Cabezak esan duenez, Lehen Arretarako irisgarritasunak okerrera egin du, hainbat arrazoirengatik, bereziki mediku falta eta biztanleriaren zahartzeagatik. 

Cabezak neurri estrategikoak eskatu dizkio Gobernuari, baliabideen kudeaketa hobetu eta behar den mediku kopurua kontratu ahal izateko. Azkenik, osasun arloko prebentzioa bultzatu eta teknologia berrien aldeko apustua egitea eskatu du.