Skip to main content

ASOCEX

Caravinagre eta Patata kilikiek gure egoitza bisitatu zuten

Argitalpen data

Iruñeko erraldoien konpartsa Antsoleaga karrikako egoitzatik pasatzen da urtero, parte-zaharrean egiten dituen ibilbideetan. Orain arte, ordea, inoiz ez zuten etxea ezagutzeko aukera izan, itxita egoten delako. Caravinagre eta Patata kilikiek Iruñeko etxerik zaharrena bisitatu nahi zutela adierazi zuten, eta Kontuen Ganberako komunikazio arduradunak plazer handiz zabaldu zien atea. Kilikiak ez ezik, haur talde bat ere arrapaladan sartu zen gure egoitzara, kilikien atzetik. Azkenean, barneko patioan lasterka ibili ziren, batetik bestera, kilikiengandik ihesi. Urtean hainbeste bisita jasotzen dituen erakundearentzat berezia izan zen Konpartsako kideena.