Skip to main content

Daniel innerarity eta Sixto Jimenez, Kontuen Ganberan hizlari

Argitalpen data

Daniel Innerarity filosofoa eta Sixto Jimenez ekonomialariak hitzaldi bat eman dute Kontuen Ganberaren egoitzan. Bi hizlariek, nork bere ikuspegitik, gaurko krisia aztertu dute.
Innerarityk azpimarratu duenez, finantza sistema azkarrago doa sistema politikoa baino. Haren ustez, politikak azken urteotan galdutako eremu eta eragina berreskuratu behar ditu.  Jimenezen ustez, administrazio publikoek kalitate handiko kudeatzaileak behar dituzte. halaber, Kontuen Ganberako teknikoei eskaera bat egin die, kontrol lana ahalik eta zorrotzen egin dezaten, hori nafar gizartearen mesederako izanen delakoan.