Skip to main content

ASOCEX

El Bierzoko lagun talde bat bisitan, Helio Robleda horien artean

Argitalpen data

Azken urte eta erdian, Covid-19aren pandemiaren ondorioz, Kontuen Ganberan ez dugu bisita gidaturik egin. Gaur berreskuratu dugu ohitura, egoera normaltzen hasia den seinale. Leongo El Bierzotik etorritako talde bat jaso dugu. Bisita berezia izan da. Batetik,.urte eta erdiko etenaldiaren ondotik lehena zelako. Bestetik, bisitarien artean Helio Robleda gure lehendakari ohia zegoelako. Lagun taldea asteburu pasa etorri da Nafarroara, Robleda gidari. Eta, jakina, ikusi beharrekoen artean Robledak 2010etik 2016ra zuzendu zuen erakundearen egoitza zegoen. Etxea erakusteaz gain, Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginen berri eman diegu. Amaitzeko, argazkia egin dugu barneko partioan.