Skip to main content

ASOCEX

El letrado José Luis Ezquerro recibe el premio Auditoría Pública

Argitalpen data

Jose Luis Ezquerro Kontuen Ganberako legelariak Auditoría Publica aldizkariaren saria jaso zuen atzo, Oviedon eginiko ekitaldi batean. Nafarrak Asturiaseko Kontu Epaitegiko presidente Avelino Viejoren eskutik jaso zuen saria. Ezquerrok kontrol instituzioen eta Parlamentuko ikerketa batzordeen arteko harremanak aztertu zituen artikuluan, Ultzamako biogas plantari buruzko batzordean gertaturikoa oinarritzat harturik.

Nafar legelariak artikuluan dioenez, kontu auzitegiak beharturik daude parlamentuetako ikerketa batzordeetara joan eta kolaboratzera, beti ere behin betiko txostenean oinarriturik. Haren ustez, ikerketa batzordeetatik behin behineko txostenak edo paperak eskatuagatik, ukatu egin behar zaizkio, ez baitute instituzioaren iritzia islatzen.

 Jose Luis Ezquerrok (Mendavia, 1958) ibilbide luzea du egina Kontuen Ganberan. 1990ean sartu zen Auditoretzako teknikari  eta 2006tik legelari lanetan ari da.

Irudian Ezquerro Avelino Viejoren eskutik saria jasotzen.