Kontuen Ganberak En resumidas cuentas podkasta sortu du, diru publikoaren kudeaketari eta kontrolari buruzko edukiak eskaintzeko. Gai honen inguruko lehen podkasta da. Anne Martiarena eta Fermin Erbiti kazetariek egingo dute, Roberto Elizalderen laguntzarekin, edizio lanetan.
Lehenengo atalaren ardatz nagusia diru-laguntzen kudeaketa eta kontrola da. Bertan, arlo horretako adituen iritzia jasotzen da. Aipatzekoa da, horietako batzuek Kontuen Ganberak, Nafarroako Gobernuaren Kontu-Hartzailetza Nagusiak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak berriki antolatutako jardunaldi batean parte hartu zutela.
Kontuen Ganberaren helburua hilean atal bat argitaratzea da, Spotify eta Youtube bezalako plataformen bidez ezagutzera emango dena.