Skip to main content

ASOCEX

Fermin Erbiti, Juan Zelaia Saiakera Sariaren irabazle

Argitalpen data

Fermin Erbiti, Comptos Ganberako komunikazio arduraduna, aurtengo Juan Zelaia saiakera sariaren irabazlea izan da, ex aequo Kepa Larrea basauritarrarekin. 

Irunxemearen lana "Hiru koaderno txiki" da. Bertan, hainbat gairi buruzko gogoetak bildu ditu: literatura, musika, denboraren joan-etorria, haurtzaroa, erlijioa. Saiakeraren bigarren zatian ere gogoeta testu laburrak bildu ditu, baina guztiak gai bakar baten inguruan: komunikazioa.

Kepa Larrearen saiakerak "Itzalak harturik" du izenburu, eta euskaldunek literaturan duten irudikapena aztertzen du. "Hiru koaderno txiki" zein "Itzalak harturik" martxoan argitaratuko dira.