Skip to main content

ASOCEX

Festa doinuak Kontuen Ganberaren egoitzan, San Juan bezperan

Argitalpen data

Kontuen Ganberak “formatu txikiko” kontzertu batzuk antolatu ohi ditu, bi helbururekin: XIII. mendeko egoitza ezagutaraztea eta, bide batez, gazteek osaturiko musika taldeei laguntzea.

Hurrengoa datorren ostegunean, ekainak 23, izanen da. Talde gonbidatua Hego Haizeak da. Lau musikarik osatzen dute: Aitor Urkiza, Arkaitz Ibarra, Asier Agirre eta Xabier Olazabal. Txistulariak hiru lehenak eta akordeoilaria azkena. Guztiak ikasketa profesionalak eginak eta musika eskoletako irakasleak.

San Juan bezperako kontzertuan festa doinuak joko dituzte, Sanferminetako batzuk horien artean.

Kontzertua arratseko 8etan hasiko da. Sarrera librea da aretoa bete arte.