Skip to main content

ASOCEX

FIASEP fundazioak auditoretzari buruzko esku liburua argitaratu du.

Argitalpen data

FIASEP fundazioak auditoretza publikoari buruzko eskuliburua argitaratu berri du. Bertan hogeita hamar bat kontu-ikuskariren testuak biltzen dira, horietako batzuk Kontuen Ganberako zenbait teknikarirenak. Testuak hiru zati ditu. Lehendabizikoak administrazio publikoen kudeaketa ikuskatzeko kontu orokorrak biltzen ditu; bigarrenean, kontu-ikuskaritza finantzario eta legezkotasunekoa egiteko pausoak aztertzen dira, horien artean gastu eta diru-sarreren kapitulu guztienak; azkenik, kontu-ikuskaritzen txostenak idazteko gakoak lantzen dira: iritzia, irregulartasunak eta txostenen gomendioak, besteak beste.

Kontuen Ganberako bi auditorek testu bat idatzi dute liburuan, finantza eta aurrekontu-kapitulu batzuen azterketa eskainiz. Ignazio Cabeza del Salvadorrek, erretiroa hartu arte gurean auditore, jkontu-ikuskaritzaren gakoak eta ikuskaritza itxi ondorengo gertaerez idatzi du. Azkenik, Kontuen Ganberako idazkari nagusi ohi Luis Ordokik txostenen gomendioak aztertu ditu.

Eskuliburua FIASEP-en web orrian dago salgai.