Skip to main content

ASOCEX

Gemma Angelica Sanchez Lermak Auditoria Pública saria lortu du

Argitalpen data

Gemma Angelica Sanchez Lermak Auditoría Publica saria lortu du. Estatuko auzitegi autonomikoek argitaratzen duten aldizkariak, modu horretan, iazko aleetan idatzitako artikulu hoberenaren saria eman dio.

 Kontuen Ganberako letraduak udal eta gainerako administrazioek zeharkako kudeaketatik zuzeneko kudeaketara bueltatzen dituzten zerbitzuei buruzko kontrola aztertu du. Alegia, prozesu horiek nola ikuskatu, zer pausu eman behar diren kontrola ahalik eta egokiena izan dadin.

 Epaimahaikideek lan interesgarri eta argitzat jo dute, holako prozesuak egin behar dituztenentzat argigarria.

 Sanchez Lerma 2006tik ari da Kontuen Ganberan letradu lanetan. Horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzailea da eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide Kontuen Ganbera ordezkatuz.