Skip to main content

ASOCEX

Helio Robleda "itzalpeko ordainsaria"z mintzatu da Parlamentuan

Argitalpen data

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, "itzalpeko ordainsaria"z eginiko txostena azaltzeko. Parlamentuak berak eskaturiko txostenak azpiegiturak finantzatzeko modu berria azaltzen du: enpresa pribatu batek ordaintzen ditu obra-lanak, eta Administrazioak urteroko kanona pagatzen dio. Hau da Bideko autobidean ez ezik, Nafarroako Ubidean eta Pirineoko autobidean erabilitako finantzaketa-sistema.
Helio Robledaren ustetan, garrantzitsuena ez da juridikoki zortzat hartzen den ala ez, baizik eta derrigorrez itzuli beharreko dirua dela eta, beraz, kontuan hartu behar dela Nafarroako finantza egoeraz hitz egitean.
Comptos Ganberako presidenteak esan duenez, Nafarroak ohiko diru-sarreren %5,19ko zorra har lezake. Beraz, orain artekoa kontuan hartuz, beste 215 milioiko zorra hartzeko ahalmena luke. Dena den, krisiak diru-sarreren jeitsiera ekar lezakeenez, zuhur jokatzeko aholkua eman du. 
Helio Robledak azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak "itzalpeko bidesaria"k dakarren kostua ere kontuan hartu behar du zorraz hitz egitean, eta horri buruzko informazioa ere eman behar du, informazio osoa eskaini eta gardentasunez jokatu nahi badu.