Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak 2011ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du

Argitalpen data

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, 2011ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Ekitaldian gastu zein diru-sarrerak %8 gutxitu ziren. Urte amaierako zorra 1.917 milioikoa zen. Txostenaren datu eta konklusio nagusiak aztertu ondoren, parlamentarioen galderei erantzun die, horien artean enpresa publikoen egoeraz, ondasun-zerrendez eta zerbitzu publikoen kostuez.