Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak herri-lanei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, Parlamentuko herri-lan Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, Gobernuak azken urteotan eginiko obra-lanei buruzko txostena azaltzeko.

Robledak azaldu duenez, obren esleipenetan, bataz beste, %12 merketu zen aurrekontua. Behin betiko kostua %5 igo zen adjudikaturiko zenbatekoarekin alderatuz. Obra eta zerbitzu osagarri eta laguntza teknikoei dagokienez, esleipen-prezioaren %7 dira, gutxi gora behera.

Prezioen berrikusteak ere aztertu dira. Urte bete baino gehiago irauten duten obretan aplikatzen da, eta lanak amaitutakoan ordaintzen da. Portzentajea %3 eta %19 artekoa da. Badira proiektu aldaketa aunitz, aurrekontuan inolako eraginik ez dutenak: Izko eta Judasen Benta arteko zatian, esaterako, lau proiektu aldaketa daude, baina zenbatekoa berdina da. Izaba eta Frantziako muga arteko bidean ere errepidea zabaltzeko tokia aldatuagatik, prezioari eutsi zitzaion.

Nolanahi ere, eta aldaketa asko daudela kontuan hartuz, Comptos Ganberak proiektu hobeak eta proiketuen azterketa egokiagoa eskatzen ditu.