Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak sei udali buruzko txostenak aurkeztu ditu Parlamentuan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, erakundeak berriki karrikaraturiko sei udali buruzko txostenak aurkezteko: Altsasu, Etxauri, Faltzes, Lekunberri, Ribaforada eta Bianako Udalei buruzkoak, hain zuzen.

Udal bakoitzaren egoera aztertu ondotik, Robledak konklusio orokor batzuk azpimarratu ditu: udal guztiek Gobernuaren transferentziengatiko menpekotasun handia dutela, udal zerbitzuen kostua ezagutu behar dela eta inbertsio guztiek bidegarritasun plana behar dutela. Halaber, udalek legez eskaini behar ez dituzten zerbitzuen autofinantziazioa lortu behar dela azpimarratu du.