Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak zerbitzu publikoak hobetzeko neurriez hitz egin du Londresen

Argitalpen data

Helio Robleda Comptos Ganberako presidenteak hitzaldi bat eman du gaur goizean Londresen, Europako kontu epaitegien urteroko batzarrean. “Kontu epaitegiak krisiaren aurrean” lemapean eginiko batzarrean Helio Robledak diru publikoaren kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Robledak Estatuko hainbat tokitan eginiko kostuen gaineko azterketak aurkeztu ditu, horien artean Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak bultzaturikoak. Robledak berak zuzenduriko azterketa horiek zenbait udal zerbitzuren kostua aztertzea zuten helburu: gizarte, kirol eta kultur zerbitzuak, polizia, obren lizentziak…

Comptos Ganberako presidenteak azken boladan adierazi duenez, Nafarroan ere horrelako prozesu bat martxan jarri behar da. Horretarako, pasa den astean Udal eta Kontzejuen Federazioko eta udal nagusienetako ordezkariekin elkartu zen. Zerbitzuen kostuak ezagutzeaz gain, adierazle batzuk ere zehaztu nahi dira. Robledaren ustetan, hori oso lagungarria izanen da udaletako ordezkarientzat erabakiak hartzerakoan, eta baita Comptos Ganberarentzat ere, kudeaketaren eraginkortasunaz iritzia eman ahal izanen duelako.

.