Skip to main content

ASOCEX

Historialari talde bat bisitari

Argitalpen data

Pasa den ostiralean, Estatuko hainbat tokitatik etorritako historialarien bisita jaso genuen Comptos Ganberan. Hogeita bost ziren, guztiak zerga-biltzaileei buruzko kongresuan parte hartzen ari zirela. Arcas Comunis eta Azterketa Fiskalen Institutuak antolaturiko jardunaldietan erretiroa berriki hartu duen Juan Carrasco katedraduna omen zuten, eta omendua ere gurekin izan zen. Etxea bisitatu ondoren, XIII. mendeko egoitzaren berri jaso zuten, eta  Comptos Ganberaren historia eta  gaur egungo zereginak azaldu genizkien. 

Biharamunean, Comptos Ganberako presidenteak jardunaldien itxiera hitzaldiaren aurkezpena egin zuen. Hizlaria Jose Maria Labeaga, Azterketa Fiskalen Institutuko zuzendaria izan zen.