Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza del Salvador, Gardentasuna sariduna

Argitalpen data

Ignacio Cabeza del Salvador Kontuen Ganberako auditore ohiak 2019ko Gardentasuna saria lortu du. Saria Espainiako auditoreen Elkargoak, Aragoiko Kontu Epaitegiak, Aragoiko Gizarte eta Ekonomia Kontseiluak eta Zaragozako Unibertsitateko Auditoretza Katedrak ematen dute.

Cabeza del Salvadorrek (Zaragoza, 1957) Nafarroako Kontuen Ganberan egin du ibilbide profesionalaren zati nagusia, 2018an erretiroa hartu zuen arte. Zaragozako Unibertsitatean Ekonomian lizentziatua, bertako irakaslea izan zen. Espainiako Kontu Epategian ere aritu zen, eta Zaragozako Udaletxean barne auditore. 1987an Kontuen Ganberako auditore postua hartu zuen eta geroztik lanbide horretan aritu zen erretiroa hartu arte.

Hiru hamarkadetan Kontuen Ganberako lana bestelako zereginekin uztartu du, denak auditoretzari lotuak: unibertsitate irakaslea, prestakuntza lanetan kontu epaitegietan, FIASEP fundazioko kide eta irakasle. Itzal handiko profesionala, artikulu eta lan asko argitaratu ditu zenbat aldizkaritan, Auditoría Publican bereziki. 

Ignacio Cabezak heldu ostegunean, otsailak 13, jasoko du saria. Ekitaldia Zaragozako Unibertsitateko gela nagusian eginen da, Margarita Labrador Ekonomiako errektore ordearen presidentziapean. Ekitaldian Javier Zaragoza Epaitegi goreneko fiskalak hitzaldi bat eskainiko du, fiskalaren zeregina hizpide harturik.