Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza Elma Saiz kontseilariarekin elkartu da

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakaria Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarekin elkartu da gaur goizean. Ignacio Cabezak datozen sei urteotarako helburuen berri eman dio Saizi: diru publikoaren kudeaketa hobetzeko ahaleginak egitea; Kontuen Ganberaren barne funtzionamendua modernizatzea, auditoretza prozesua automatizatuz: eta erakundearen irudia indartzea. Bileran Foru Administrazioaren kontuen egoeraz ere mintzatu dira. Legegintzaldia baldintzatu duten pandemiak eta Ukrainako gerrak dakartzaten erronkak ere hizpide izan dituzte.

Irudian, Elma Saiz eta Ignacio Cabeza gaur goizeko bileran.