Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza, Kontabilitate eta auditoretza publikoaren esku-liburuaren egileetakoa

Argitalpen data

Espainiako ekonomilarien kontseilu orokorrak Kontabilitate eta auditoretza publikoaren esku-liburua argitaratu berria du. Talde lanaren bidez eginiko liburua da. Izan ere, aditu batzuk elkartu dituzte nork bere arloari buruzko testua egin zezan. Horien artean dago Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria. Cabeza auditoretzari buruzko testuaren egilea da.

Liburua lau zatitan dago banaturik. Lehenbizikoak arlo publikoaren berri ematen du, haren legedia eta aurrekontu eredua azalduz. Bigarrenak kontu-arazoak eta urteko kontuen edukiak aztertzen ditu. Hirugarrenak tokiko administrazioaren, erakunde autonomoen eta udal sozietateen kontabilitatean sakontzen du. Azkenekoak bi gai nagusi ditu: barne kontrola eta auditoretza publikoa.

Argitalpena kudeatzaile, kontu-hartzaile eta auditore publikoei ez ezik, profesional pribatuei ere dago zuzendua, haiek ere administrazio publikoetarako lan egiten baitute.