Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorearekin elkartu da

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Iraburu Nafarroako Unibetsitateko errektorearekin elkartu da gaur goizean. Bere karguaz jabetu zenetik, Cabeza Nafarroako erakunde nagusietako ordezkariekin bildu da. Horixe zen gaurko bileraren helburua. Bi erakundeen erronkez hitz egiteaz gain, biena arteko loturaz ere mintzo dira. Izan ere, Nafarroako Unibertsitatearen lehen egoitza Kontuen Ganberarena izan zen. Ansoleaga karrikako eraikinean martxan jarri zuten, zuzenbideko ikasketekin. 1958an, Kazetaritza Institutua sortu zen bertan. Handik lau urtera, irakasle eta ikasleek Iruñeko parte zaharra utzi eta Sadar erreka ondoko egoitzara joan ziren.