Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza, unibertsitate publikoen kudeaketan "aldaketa ausartak" egitearen alde

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza unibertsitate publikoen auditoretzari buruzko jardunaldi batean hitz egin du. Jardunaldian G-9 taldeko gizarte kontseiluetako ordezkariek parte hartu dute.

Cabeza irekiera ekitaldian mintzatu da, NUPko errektore Ramon Gonzalo eta NUPko Gizarte Kontseiluko presidente Javier Vidorretaren hitzaldien ondotik. Cabezak kontrol erakundeek unibertsitate publikoetan egiten duten lana aztertu du. Kontrol lanaren konklusio eta gomendio nagusiak aipatzeaz gain, unibertsitate publikoen kudeaketa hobetzeko “aldaketa ausartak” egin behar direla azpimarratu du.  

Cabezaren hitzaldiaren ondotik, beste bi adituk hitz egin dute: NUPko eta Castilla Mantxako Unibertsitateko barne kontroleko arduradun nagusiak: Maria Sauleda eta Julio Garcia, hurrenez hurren.

G-9 taldea unibertsitate publiko bakarra duten autonomietako unibertsitateek osatzen dute: Balear irlak, Kantabria, Gaztela Mantxako, Aragoi, Asturias, Extremadura, Errioxa, Euskadiko Autonomia Elkargoa eta Nafarroa.

Argazkian, jardunaldiaren irekiera-ekitaldia.