Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabezak etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko txostena aurkeztu du gaur Parlamentuan. Landa Garapena eta Ingurumen Batzordearen aitzinean egin du. Berriki argitaraturiko txostenen konklusio nagusiak azpimarratu ditu. Batetik, hondakinen kudeaketak sistema zentralizatuagoa behar duela. Iruñerriko eta Tuterako Mankomunitateetan atzemandako hutsak ere nabarmendu ditu. Iruñerriari dagokionez, "gainerakoa" frakzioa tratatu gabe lurperatzen dela zabortegian, Europako legedia urratuz. Tuterakoan, ez dela hondakin organikoa birziklatzen. Azkenik, hondakin funtsa hobeki kudeatzeko beharra azpimarratu du. Izan ere, bildu diren 13,7 milioitik 2,5 besterik ez dira inbertitu.

Koalizio eta alderdien eledunek gaiaren konplexutasuna eta garrantzia azpimarratu dute. Kontuen Ganberaren lana eskertu ondoren, sistema hobetzeko neurriak hartu behar direla esan dute.   

Aipatzekoa da gaurkoa Cabezaren lehen agerraldia izan dela. Jose Contreras idazkari nagusia eta Edurne Martinikorena txostenaren arduradunarekin joan da.