Skip to main content

Ignacio Cabezak EURORAIk Bruselan eginiko mintegi batean parte hartu du

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak EURORAIk Bruselan antolaturiko mintegi batean parte hartu du.  

Mintegiaren helburua zen pil-pilean dauden bi gai aztertzea. Batetik, aurrekontuak murriztu behar diren garaian zein den kontu epaitegien zeregina. Bestetik, gizartaren urgentziazko erronkei aurre egiteko zer egin dezaketen. 

EURORAIk Europako lurraldeetako kontu epaitegiak biltzen ditu. Bere helburua da esperientziak trukatzea, diru publikoaren kontrolean aurrera egiteko. Erakundea 1992an sortu zen. Kontuen Ganbera hasieratik ari da EURORAIn parte hartzen. 

Irudian, kontu epaitegietako ordezkariak mintegia amaituta.