Skip to main content

Ignacio Cabezak Gaztediaren Kontseiluaren etorkizunari buruzko hausnarketa eskatu du Parlamentuan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuan agertu da gaur, Nafarroako Gaztediaren Kontseiluari buruzko txostena aurkezteko. Txostena oso kritikoa da Gaztediaren Kontseiluaren kudeaketarekin. "Ez du kontabilitaterik eramaten, ez du deus egiten, egoitzarik ere ez du eta, gainera, 120.000 euroko zorra dauka". Horregatik, kontseiluaren etorkizunari buruzko hasnarketa eskatu die parlamentarioei.

UPNko Angel Ansak gobernuaren jarrera kritikatu du, haren ustez ez baitu kontseilua behar bezala kontrolatu. Kevin Lucero sozialistak, berriz, Kontseilua sakon aldatzeko beharra azpimarratu du, "eta prozesu hori gazteekin egin behar da", gaineratu du. Bide beretik joan da Geroa Baiko Itxaso Soto. Kontseiluaren kudeaketa "arduragabea" izan dela salatu ondotik, erakundearekin segitzea merezi duen ala ez erabaki behar dela esan du, "beti ere gazteen iritzia kontuan hartuta".  PPko bozeramale Maribel Garcia Malok "Gobernuaren utzikeria" salatu du, laguntza ekonomikorik ezak kontseilua hondoratu duelakoan. Zurekin taldeko Daniel Lopezek gazteriaren defentsa egin du. "GAzte batzueen kudeaketa txarrak ez du esan nahi gazteek kudeatzen ez dakitenik". Azkenik, Vox-eko Emilio Jimenezek kontseilua deuseztatzeko eskatu du. "Oraingorekin amaitu behar da, eta besterik sortzen bada, Gazteriaren Nafarroako Institutuan sartu behar da, haiek kudeatzeko bitartekoak baitituzte".

Irudian, Ignacio Cabeza eta, haren eskuinean, Karen Moreno auditore eta txostenaren arduraduna.