Skip to main content

ASOCEX

Iñaki Gabilondorekin solasean, irailaren 20an Iruñeko Baluarten

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak "Iñaki Gabilondorekin solasean" ekimena antolatuko du irailaren 20rako, Iruñeko Baluarten. Donostiarrak Kontuen Ganberaren etxean ikasi zuen, bertan baitzegoen Unibertsitate Pribatuaren egoitza. Mikrofonoaren aitzinean izan zuen lehenbiziko esperientzia ere Kontuen Ganbarari dago lotua: ikasleek praktiketan egiten zuten "Cámara de Comptos" irratsaioa, hain zuzen. Hori dena, haren ibilbide profesionala eta Gabilondo itzal handiko pertsonaia dela kontuan hartuz, gure egoitza bisitatzera eta solasaldi batean parte hartzera gonbidatu dugu. Solasaldia, esan bezala, irailaren 20an izanen da, Iruñeko Baluarteko Luneta aretoan. Sarrera librea da, aurretik izena emanda. Inskripzio orria