Skip to main content

Irene Ayerra Balduz: "Odola baliabide funtsezko, eskasa y galkorra da; oso ongi kudeatu behar da"

Argitalpen data

"Berrikuntza kudeaketa publiko eraginkorrarako" zikloaren barruan, gaur Irene Ayerra Balduz gazte empresaria izan dugu hizlari. Erriberriko Hemotic empresako burua da. Enpresaren helburua da odol bankuen eraginkortasuna hobetzea, algoritmoa erabiliz. Bertan, Adimen Artifizialeko, Datuen Zientziako eta Informatikako aditua ari dira lanean.  

Hemotic-ek datuekin lan egiten du. Datu horietan oinarritzen dira odol bankuetako arduradunei proposatzen dizkien erabakiak. "Funtsezkoa da datuak onak izatea, akats gutxitzeko eta erabaki hoberenak proposatzeko". Adimen Artifiziala da erabiltzen duten tresnetako bat, ez bakarra: "AAk algoritmo mota bat eskaintzen du. Garrantzitsuena da arazoa zein den ikusita algoritmo hoberena aurkeratzea: AAk eskainia edo beste mota batekoa".

Ayerra pozik dago orain arteko ibilbidearekin. "Lan egin dugun odol bankuetan berehalakoa izan da hobekuntza. Estatuko oso bankuetan eta nazioarte mailan ere, bide luzea dago egiteko". 

Azken urteotan, gazteak sari aunitz jaso ditu. "Pozik nago horrekin, batez ere gure lana ezagutarazteko balio duelako. Kontuan hartzekoa da lan honek eragin sozial handia daukala".