Skip to main content

ASOCEX

Iruñeko Arturo Campion euskaltegiko talde bat, bisitan Kontuen Ganberan

Argitalpen data

Iruñeko Arturo Campion euskaltegiko ikasle talde bat bisitan izan da gaur Kontuen Ganberan. Bisitaren helburua bikoitza zen: etxea ikustea eta erakundeak egiten duen lanaren berri jasotzea. Egoitzaz hitz egin diegu hasieran, XIII. mendeko eraikinaren garrantziaz eta etxe honetatik pasatu diren bestelako instituzioez ere. Ondoren, Kontuen Ganberaren zereginaz mintzatu gara. Azkenik, hori dena ongi azaltzen duen bideoa ikusi dute. Euskara ikasleek Kontuen Ganberak argitaratu berri duen Orduko aditzaileak oraingo auditoreak komikia eraman dute opari. Aipatzekoa da Cesar Oroz komikiaren egilea zegoela bisitarien artean.

Argazkian, Arturo Campion euskaltegiko taldea bisita amaituta, gure etxeko patioan.