Skip to main content

ASOCEX

Jose Contreras, Kontuen Ganberako idazkari nagusia

Argitalpen data

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariak Jose Contreras izendatu du erakundeko idazkari nagusi. Orain artekoa Jose Luis Ezquerro zen.

Idazkari nagusia lehendakariak izendatzen du, beti ere etxeko legelarien artean. Bi zeregina nagusi ditu: talde juridikoa zuzentzea eta langileri-buru izatea.

Contreras zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Enpresaren zuzenbideari buruzko master bat egina dauka ikastetxe berean. Foru zuzenbide zibilean adituz Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zuzenbide eta kudeaketa publikoaren goi mailako ikastaroa ere egina dauka NUPn.

Nafarroako Gobernuko legelari 1988tik, zerbitzu burua izan da Lehendakaritza Departamentuan. Arautegi eta Koordinazio atalean eta Idazkaritzan gero.

2019an Kontuen Ganberako legelari bihmurtu zen. Azken hilabeteotan, Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko idazkari nagusi teknikoa izan da, eta autengo apirilean Kontuen Ganberara itzuli da. Esan bezala, maiatza hasieratik erakundeko idazkari nagusia da.