Skip to main content

ASOCEX

Kontu epaitegietako buruak, koronabirusaren eragina aztertzeko prest

Argitalpen data

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariek bilera bat egin dute gaur, koronabirusak kontrol erakundeetan izan duen eragina aztertzeko. Kontrol erakundeetako teknikariek lanean segitu dute, etxetik. Osasun krisiak administrazioen kontuetan eragin handia izanen duela azpimarratu dute. Kontrol erakundeak hori guztia aztertzeko prest daude. Horrez gain, krisiak ataka larrian utziko dituen administrazioen kudeaketa hobetzen saiatuko dira. Kontu epaitegietako buruek azpimarratu dutenez,diru publikoaren kontrol lana beharrezkoa da beti, eta funtsezkoa holako egoeretan.

Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxea lehendakariak parte hartu du gaurko bileran.