Skip to main content

ASOCEX

Kontu Epaitegietako presidenteak Iruñean elkartu dira

Argitalpen data
 

Estatuko kontu epaitegietako presidenteak Iruñean elkartu dira gaur, diru publikoaren fiskalizazioari buruzko gai batzuk aztertzeko. Bileran Estatuko kontu erakunde guztietako ordezkariek hartu dute parte, baita Espainiako Kontu Epaitegiko presidenteak ere. Bilera amaituta, gainerako presidenteek omenaldi xume bat eskaini diote Luis Muñoz Comptos Ganberako lehendakariari, laster lehendakaritza utziko baitu, postuan hamabi urtez egin ondoren.