Skip to main content

Kontu Epaitegiko Luis Rueda fiskalak kontu-erantzukizuna aztertu du

Argitalpen data

Kontu Epaitegiko Luis Rueda García fiskalak kontu-erantzukizunari buruzko hitzaldi bat eman du Iruñeko Kondestable jauregian. Kontuen Ganberak antolaturiko ekitaldian ehun bat lagunek parte hartu dute, gehienak foru Administrazioko, udaletako eta Kontuen Ganberako teknikariak.  

Fiskalak azaldu duenez, kontu-erantzukizuna diru publikoa bidegabeki erabiltzen dutenei aplikatzen zaie. Kontu Epategia da horretarako ahalmena duen bakarra eta horren helburua da gaizki erabilitako dirua administrazio publikoetara itzultzea.

Horretarako, Kontu Epaitegiak Kontuen Ganberaren eta Estatuko gainerako kontu erakundeen txostenak erabiltzen ditu. "Txosten horiek eta Kontu Epaitegiarenak dira gure informazio iturri nagusia. Guk txosten horiek guztiak irakurri eta aztertzen ditugu, kontu erantzukizunaren arrastorik ote dagoen ikusteko.

Irudian, Luis Rueda fiskala, Kondestable Jauregian. Haren ondoan, Jose Contreras, Kontuen Ganberako idazkari nagusia.