Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganbera, segurtasun eskema nazionala lortu duen Estatuko lehen kontu epaitegia

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak segurtasun eskema nazionalaren ziurtagiria jaso du. Ziurtagiriak administrazio digitalaren segurtasuna bermatzen du.  Haren helburu nagusia da biztanleriaren eta administrazioaren arteko harreman digitaletan konfiantza sortzea.

Kontuen Ganbera da ziurtagiria jaso duen Estatuko lehen kontu epaitegia da.

Ziurtagiria Ignacio Cabeza lehendakariak jaso du, gaur goizean Kontuen Ganberan eginiko ekitaldi batean.  Nafarroa eta Errioxako AENOR enpresako zuzendari Emilio Flamariqueren eskutik jaso du, enpresa horrek egin baitu Kontuen Ganberaren zerbitzu informatikoen segurtasunari buruzko ikuskaritza.

Ignacio Cabeza pozik agertu da, Kontuen Ganberak lorturiko ziurtagiria garrantzi handikoa delakoan. “Zerbitzu informatikoen segurtasuna funtsezkoa da. Duela gutxi, Nafarroako 160 bat udalek jasandako eraso informatikoaren lekuko izan gara. Administrazio publiko guztien kudeaketa informatikan oinarrituta dagoenez, horren aurkako erasoek eragin oso larria izaten dute, kudeaketa osoa bertan behera gelditzen delako. Beraz, komeni zaigu hori saihesten saiatzea, eta horretarako segurtasunean aitzina egitea bezalakorik ez dago”.

Emilio Flamariquek Kontuen Ganbera zoriondu du, lorturiko ziurtagiriagatik. "Guk notario lana besterik ez dugu egin. zuek eginiko lan ona ziurtatzea izan da gure zeregina". Amaitzeko, erakunde eta enpresetan etengabeko hobekuntza helburutzat harturik lan egin behar dela azpimarratu du.

Kontuen Ganbera azken urte eta erdian lanean aritu da arlo horretan, Datalia enpresaren laguntzarekin. Kontuen Ganberaren informazio sistemak zorrotz aztertu dira, arriskuez ohartu eta horiek saihesteko neurriak hartzeko.

Etxeko jendearekin ere sakonki landu da gaia, guztiek sistema informatikoen segurtasunaren garrantziaz ohar daitezen.

Kontuen Ganbera administrazio publikoen kudeaketa sistemen azterketa baitu zeregin nagusi, ekimen honek kanpora begirako helburu bat ere badu: ikuskatzen dituen foru eta toki administrazioetako arduradunei bide horretatik aitzina egin dezatela bultzatzea.

Nafarroako Kontuen Ganberak segurtasun eskema nazionalaren ziurtagiria jaso du. Ziurtagiriak administrazio digitalaren segurtasuna bermatzen du.  Haren helburu nagusia da biztanleriaren eta administrazioaren arteko harreman digitaletan konfiantza sortzea.

Kontuen Ganbera da ziurtagiria jaso duen Estatuko lehen kontu epaitegia da.

Ziurtagiria Ignacio Cabeza lehendakariak jaso du, gaur goizean Kontuen Ganberan eginiko ekitaldi batean.  Nafarroa eta Errioxako AENOR enpresako zuzendari Emilio Flamariqueren eskutik jaso du, enpresa horrek egin baitu Kontuen Ganberaren zerbitzu informatikoen segurtasunari buruzko ikuskaritza.

Ignacio Cabeza pozik agertu da, Kontuen Ganberak lorturiko ziurtagiria garrantzi handikoa delakoan. “Zerbitzu informatikoen segurtasuna funtsezkoa da. Duela gutxi, Nafarroako 160 bat udalek jasandako eraso informatikoaren lekuko izan gara. Administrazio publiko guztien kudeaketa informatikan oinarrituta dagoenez, horren aurkako erasoek eragin oso larria izaten dute, kudeaketa osoa bertan behera gelditzen delako. Beraz, komeni zaigu hori saihesten saiatzea, eta horretarako segurtasunean aitzina egitea bezalakorik ez dago”.

Kontuen Ganbera azken urte eta erdian lanean aritu da arlo horretan, Datalia enpresaren laguntzarekin. Kontuen Ganberaren informazio sistemak zorrotz aztertu dira, arriskuez ohartu eta horiek saihesteko neurriak hartzeko.

Etxeko jendearekin ere sakonki landu da gaia, guztiek sistema informatikoen segurtasunaren garrantziaz ohar daitezen.

Kontuen Ganbera administrazio publikoen kudeaketa sistemen azterketa baitu zeregin nagusi, ekimen honek kanpora begirako helburu bat ere badu: ikuskatzen dituen foru eta toki administrazioetako arduradunei bide horretatik aitzina egin dezatela bultzatzea.

Irudian, Emilio Flamarique Ignacio Cabezari ziurtagiria ematen.