Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganberak 2020ko lan programa onartu du

Argitalpen data

Kontuen Ganberak heldu den urteko lan programa onartu du. Zerrendan daude, besteak beste, empresa pribatuek Gobernutik jasotzen dituzten diru-laguntzei buruzkoa. Osasunbideko Itxaron-zerrendak ere aztertuko dira, eta Gobernuaren ordainketa telematikoa. Nafarroako Parlamentuaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren kontuak ere aztertuko dira, eta baita Unibertsitate Publikoaren kontabilitate analitikoaren egoera ere. Gobernuak Tracasa sozietate publikoari emaniko lanen azterketa ere eginen da, eta buruko osasunaren programa.Azkenik, Berdintasunaren Institutuaren egoerari buruzko txostena eginen da.

Udal arloan, Iruñeko Udala, Uhartekoa eta Eguesibarrekoa eginen dira. Administrazio elektronikoaren egoera udal arloan da aztertu beharreko  beste gai bat. Azkenik, toki administrazioaren egoerari buruzko txostena ere eginen da