Nafarroako Kontuen Ganberak heldu den urteko lan-programa onartu du. Horren arabera, 30 txosten eginen ditu, Foru Administrazioaz eta toki entitateez.
Foru Administrazioari dagokionez, Osasunbideko lehen arretako langileriaren kontratazioa aztertuko du, eta itxaron zerrenden kudeaketa ere. Hezkuntzan irakasleen lanpostuen aukeraketa eta laguntza berezia behar duten ikasleei ematen zaien laguntza sistemaren kudeaketa.
Itzalpeko ordainsaria erabiliz egin diren azpiegituren kudeaketa ere aztertuko da: Bideko autobidea, Piriniokoa eta Nafarroako Ubideko zona ureztagarriak. Nafarroako Zirkuitoaren alokatze prozesuak ere ikuskatuko dira, eta enplegua bultzatzeko programa.
Udalei dagokienez, Iruñea, Atarrabia, Uharte, Zizurko Zendea, Irurtzun, Argedas eta Larragakoak eginen dira. Udal arloan ere, administrazio elektronikoa, zerga kudeaketa eta ingurune-kudeaketa aztertuko dira.
Azkenik, Nafarroako Parlamentuaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren kontuak ikuskatuko dira.
N