Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganberak iazko memoria eta kontuak biltzen dituen txostena kaleratu du

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak 2011ko memoria eta kontuak biltzen dituen txostena kaleratu du. Horren bitartez, Parlamentuari eta, oro har, nafar gizarteari iaz eginiko lanaren berri eman nahi dio, eta baita horretan gastaturikoa zehaztu ere.

Memoriak dioenez, Kontuen Ganberak 38 txosten egin zituen iaz. Foru Administrazioan azterturiko gaien artean daude oinarrizko errenta, menpekotasun legearen aplikazioa, 0-3 urte bitarteko zikloa eta Osasunbideak ospitale pribatuekin dituen itunak. Toki Administrazioari dagokionez, 24 txosten egin zituen. Udal nagusien kontuak fiskalizatzeaz gain, 500 biztanletik beherako udalen egoerari buruzko azterketa ere egin zuen.

Kontuen Ganberak bi milioi eta erdi gastatu zituen, zati nagusia langilerian: 2,1 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan 350.000 euro gastatu zituen.

Orain arte, Kontuen Ganberaren kontuak erakundeko auditore batek aztertzen zituen. Aurten, lehen aldiz, kanpoko enpresa batek egin du lana, KPMGk, hain zuzen. Memoriari erantsitako txostenak dioenez, Kontuen Ganberaren kontuek ongi islatzen dituzte erakundearen ondasun-zerrenda, finantza-egoera eta urteko emaitza. 

Argazkian,Gregorio Moreno KPMG enpresako ordezkaria txostena ematen Helio Robleda presidenteari.